XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Belarritakuak.

Belarritako ona ez baze, nere amak etzue paratzen.

Hitza ere, ona ez baze, etzela entzun behar adierazten zue horrekin.

Eraztune gizongaiak ematen bazue, bai; bertzela ez.

Buruan agarrapelo izeneko sardeka batzu ibiltzen zire ilea biltzeko.

Orraxiain matirelekoa izaten ze.

Arropan puntillek edo hala paratzen zire.

Brotxe eta halakoik ez.

Lepoan zenbaitek gargantillek erematen zituzte.

Gure etxean ez.

Jitokeriak zirela erraten zue amak.

Eztut entzun sendatzeko ibiltzen zirenik.

Orai reumaindako kobria erematen dute batzuk.

Haurrai kuttuna ez zaio aldatzekoan ere kentzen.

San Juanen ebanjelioa erematen du barnean.

Medallak bai, erematen zire.

Orreagako Ama Birjiñe.

Nik San Kristobal ereman nue autoa ibiltzean.

Nafarroan emakumetako bigarren karneta nue nik.

Nere herriko zaindarie ze gainera eta asko nahi nio.

Jesusen Bihotza, Karmengo Ama birjinaren eskapularioa, Frantziskotarren Hirugarren Ordenakoa eta bertze batzu ere ikusten zire.

Sorginkerien kontrakoik etzego.

Andreak paratzen zute buru gañean tella gorrie.

Nere izeba bati ikusi nio.

Libretu berriek berrogei egunez erematen zute, maldizioik ez zezan izan.

Mezkirizko adineko gehienak erematen dute makile.

Makildune ze nere gizona bera.

Mendira denak makilaikin juaten dire.

Iten zituzten makil politek, urritz makila arront dibujo politekin, subeak bezala.

Giltzak ere bai.

Zumerike, makila oso meharra izeten ze zirri-zarra katuei iotzeko.

Erran zaharra ere baze, gizentzen etzenai errateko: Luze ta mehar mundu guzia in behar, a zumerike!.

Arropak urrine edo usaiñe goxua izateko armarioan menbrilloak sartzen zire.

Patxaka (sagarmina) ere ona ze arropai usai ona emateko.

Arropetan eta basijeruan sartzen zire.

Polillaindako alkanfor.

Goatze arropak.

Lastoazala, lastua sartzeko oihala Lastoazala en rigor es una funda que en Urdiain llaman uhazala, ubazala..

Lastua artuaña izeten ze.

Horren gañean paratzen ze almadraka edo koltxoña ardi illeikin egine.

Merino ze Iruña aldeko ardiena, eta Mezkiritzen latxa.